XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Don Kosmek eta Don Estebek, hirurogei ta hamar urte inguru dituzte. Bidea amaitua dago.
Azpil, kondairan zehar, herri nahiko demokratikoa izan da, demokratikoa eta baketsua.
Horregatik, agian, lehen aipaturiko lege zahar hura, pratikan, pare bat aldiz egin da errealidade, eta bi kasuetan, alkateak ezkonduak izanik, hauzoko andreren batekin oheraturik topatu zituztelako.
Aintzinako ipuin zaharrak ditugu...
Tripako kontuek ohekidearenak baino lan larriagoak karriatzen zizkiotenez, Don Kosmek ez zuen betarik izan ohekiderik aurkitzeko.
Don Kosme bolada honetan arrunt kezkatua zebilen, zeren eta berak ere lege horren berri bazuen, noski; Patxi, Kepa, Pello Oilarra eta hauek bezalakoen jokabideek urduritsu jartzen zuten gure Don Kosme.
Bitik bat ezik, Don Esteberen sermoiaren ondoren erdia baino gehiago Patxirekin bat zetorrela zekielako, kinka larrian zekusan Don Kosmek bere alkategoa.
Hura ezeztatzea, itsuen jokoa egitea zen; gehiengoa, egiaz, Patxirekin zegoen.